XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZELEDONIO. - Noski, noski.

(Mahaira joan eta metro batekin dator).

Ea, jauna!.

Jarri zaitez hemen, erdian, neurriak hartu diezazkizudan.

(Jauna gelaren erdian jartzen da).

JAUNA. - Hemen?.

ZELEDONIO. - Bai, hortxe...

Ea, orain altxatu ezazu eskuin besoa.

JAUNA. - (Besoa gaizki jasoz) Honela?.

ZELEDONIO. - Ez, ez, ez. Horrela ez.

Pentsatu ezazu goardia de la sirkulasion zarela.

ANDREA.- (Ikaraturik eta haserre) Ai, Jesus, Jesus, Jesus!.

Zer esan duzu, Zeledonio?.

Goardia de la sirkulasion nire senarra?.

PETRONILA. - (Larri eta zurikeriaz)

Borondate txarrik gabe...

ANDREA. - (Oso harro)

Nire senarra direktor jeneral da, eta ez goardia de la sirkulasion.

ZELEDONIO. - (Pozik) Bueno, ba dago!.

Pentsatu dut adibide egokia!.

(Jaunari) Pentsatu ezazu zarela direktor jeneral de goardias de la sirkulasion.

(Andreari) Atsegin izan zaizu adibide hori?.

ANDREA. - Bai, hori atsegin zait.